ESKATU INFORMAZIOA

 
DIBULGAZIO ARTIKULUAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

Doitasunezko Fresaketako Higaduraren Konpentsazioa

Doitasunezko Fresaketako Higaduraren Konpentsazioa

Mikrofresaketako eragiketan doitasun handiko piezak fabrikatzeko erabili ohi dira nagusiki. Hortzetako protesien kasuan, beharrezkoa da fabrikazioan perdoi oso estuak lortzea protesioa pazientearen ahoko inplanteetan ainguratzen denean pazienteak kalteren bat edukitzea edo inplante batzuk errefusatzea eragin dezakeen indarrik ez agertzeko. Horrelako ainguraketetan geometria okerrak mekanizatzen direnenan mekanizazio tresnaren higadura dela-eta sortzen diren akatsak ezabatzeko asmoarekin, lan honen barruan metodologia bat garatu da, zeinak hainbat fase dituen. Alde batetik, ebaketa tresnaren benetako profilaren ezaugarritze zehatza egiten da kontakturik gabeko sistemen bitartez makinaren barruan. Bestalde, tresnaren profil honek piezan lortutako geometrian eduki duen ondorioa aztertu da, lortu behar zen geometria teorikoaren alderatuta. Bukatzeko, prozesua planifikatuda sortutako akats tipologia kontuan hartuta, eta horrela pieza egokia lortu daiteke beti tresnaren edozein higadura egoera erabilita.

Martxoa 2015

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000