Errodamendu magnetikoak hainbat aplikaziotan erabiltzen dira, baina ez zuten arrakastarik izan makina-erremintaren industrian, batez ere moteltze maila baxua dutelako eta horri lotuta dardarak eteteko gaitasuna ere txxikia dutelako. Lan honetan ikusi daiteke nola garatu abiadura handiko fresaketa torloju bat chatterrari erresistentzia handia dioten errodamendu magnetikoekin bateragarri izanda. Horretarako, kontrol estrategiak baliatu behar dira, errodamenduei moteltzea eransten dietenak. Errodamendu magnetikoen bidezko kitzikatzea erabiltzen da haien portaera dinamikoa identifikatzeko eta moteltze parametroak optimizatzeko. Bukatzeko, balidazio industrialaren emaitzak aurkezten dira: ebaketa ahalmena sei aldiz handiagoa da.