ESKATU INFORMAZIOA

 
DIBULGAZIO ARTIKULUAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

Soldaduretako gainazaleko akatsen ezaugarritze automatikoa Termografia Aktibo Induktiboaren bitartez

Soldaduretako gainazaleko akatsen ezaugarritze automatikoa Termografia Aktibo Induktiboaren bitartez

Soldadura bidezko loturak puntu kritikoa izan ohi dira materialean. Pitzadura, inklusioak edo galdaketa akatsak izan daitezke soldadurak baztertzeko arrazoia. Horrenbestez, akatsak antzematea erabateko garrantzitsua da loturen kalitatea bermatzeko. Eremu honetan, gainazaleko akatsen ezaugarriak automatikoki ateratzeko Saiakuntza Ez Suntsitzaile gisa Termografia Aktiboa erabili nahi bada, ezinbestekoa da kamera termikoaren bidez hartutako irudiak prozesatzeko teknika berriak garatzea. Horrela, bultzatu nahi da Termografia Aktibo Induktiboak gainazaleko akatsen ezaugarritze eta ebaluazio automatikorako duen ahalmena, etenen profilak azpimarratzen baititu eta eten horiek antzematen laguntzen baitu, den-dena aztertu beharreko pieza ukitu beharrik gabe. Horretarako, irudien prozesamendurako hainbat algoritmo garatu dira, eragiketa matematikoetan zein irudien egokitzapenerako estatistikako metodoetan oinarrituta, horiekin adierazpenak automatikoki detektatzea ahalbidetuta.

Urria 2015

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000