"Boladun errodamenduetako akatsak antzematea eta diagnostikatzea erronka izan dira beti, makina birakariak monitoreatzen direnean. Zehazki, errodamenduen diagnostikoa zabal ikertu da, akatsen detekzioaren eta diagnostikoaren eremuan. Zerbitzu astuneko fresatze erreminten ardatzen buruetan errodamendu akastunak detektatzeko eta diagnostikatzeko erabili ohi diren algoritmoak berrikusten dira artikulu honetan. Hainbat akats mota sortu dira, nahita, probako ardatz baten buruko errodamenduetan. Frogatu da hainbat detekzio metodoren eraginkortasuna iragarpenetarako..."