“Laburpena: Hainbat metodo daude fresaketa prozesuen egonkortasun dinamikoa aztertzeko. Denboraren eremuko analisian oinarritutako metodoak makinaren koordenatu sistemarekiko paraleloak diren modu naturalak dituzten sistementzat garatu dira; esan nahi baita, ardatzak (Z), elikaduraren norabideak (X) eta biekiko perpendikularrek (Y) definitutako ardatzentzat. Akabera eragiketetarako, non malgutasun nagusia ardatz/tresnaren albotik datorren, ikuspegia onargarria da; alabaina, arbastu eragiketetarako, edo makinaren modu estrukturalek parte hartzen duten beste zeinahi prozesutarako, metodoa ezin zaio aplikatu chatterrari aurre egiteko daukan egonkortasun analisiari. Dokumentuak erdi-diskretizazio metodoaren aldaketa bat erakusten digu, eduki modalaren ikuspegian oinarritutakoa. Metodo berriak aukera ematen du zeinahi espazio norabidetan simulazio moduak txertatzeko, eta, gainera, ez dago mugatuta gehieneko hiru moduko kopuruari, eta aurreko garapenak hala zeuden. Emaitzak erdi-diskretizazio metodoekin eta multimaiztasun analisiarekin alderatu, eta bat etortze ugari lortzen dira”.