Trenen ardatzak, gurpilak eta ardatz muntatuak ikuskatzeko faseak kritikoak dira ekoizpen katen eta mantentze lanetako tailerren diseinuan eta inplementazioan. Horren arrazoia da trenen osagaien segurtasunak tren sektoreari erronka handia planteatzen diola. Hori kontuan hartuta, Foucault-en korronteen teknologiaa funtsezko elementu gisa nabarmentzen da osagai kritikoen gainazalaren osotasuna automatikoki kontrolatzeko ikuskapen automatikoko makina berrietan. Halere, trenen sektorean Foucault-en korronteen bidezko ikuskapenen erabilera posiblea orain arte nahiko aztertu ez den gaia da. Funtsean, lan honen helburua da Foucault-en korronteen teknologia ebalutzea, ardatzen gainazalaren ikuskapenerako. Hori egiteko, CIVAk iragarpen sistema bat planteatzen du, zeinak hainbat estrategia eta ikuskapen kontzeptu berriak kontuan hartzen dituen. Simulazioak saiakuntza esperimentalekin balidatu dira, eta saiakuntza horiekin frogatu egin dira Foucault-en korronteen teknologia ardatzen gainazalak ikuskatzeko erabiltzeak dituen abantailak.