Artikulu honetan metodologia berritzaile bat aurkezten da eragingailu piezoelektrikoetan oinarrituta artezketa makina zentrogabe batean chatterra kontrolatzeko sistema aktibo bat optimizatzeko. Proposatutako modelatze prozedurarekin, kontrol sistema trinko eta eraginkorra lortzen da, makinaren ezaugarri berezietara erabat egokituta. Hasteko, labur-labur aurkezten dira analizatutako artezketa makina zentrogabean aurretiaz egindako lan teoriko eta esperimentalak, eta bereziki azpimarratzen da balidatuta dagoen elementu finituen eredu baten garapena (FE), zeinak aktiboki kontrolatutako makinaren portaera iragarri dezakeen.
Ondoren, FE eredu hori erabiliz, kontrol sistema optimizatzeko prozedura teoriko bat garatzen da. Zehazki, eragingailu piezoelektrikoak birdiseinatzen dira makinaren ezaugarri berezietara bideratutako soluzio bat lortzeko eta kontrol algoritmoa diseinu berrira egokitzen da, erabat integratutako soluzio mekatroniko bat sortuta. Kontrol aktiboko plan berria orden txikiko egoera espazioaren eredu bat erabiliz simulatzen da, eta proposatutako soluzioaren eraginkortasuna egiaztatzen da. Bukatzeko, diseinu berriaren ildotik, prototipo bat fabrikatzen da eta makinan txertatzen, eta funtzionamendu baldintza desberdinetan lortutako emaitza esperimentalak erakusten dira.
Emaitza teorikoen eta esperimentalen azterketarekin posible da egiaztatzea zer hobekuntza gertatzen diren prozesuko chatterraren egonkortasunean kontrol sistema aplikatu eta gero, eta baieztatu daiteke, baita ere, aurreikusitako errendimendu teorikoa. Horrela, dokumentu honetan egindako lanak erakusten du FE eredu baliozkotua erabiltzea ona dela chatterra aktiboki kontrolatzeko sistema bat optimizatzeko prozesua tratatzeko.