Prozesatu gabeko pieza handiek lerrokatze prozesu luzea egin behar dute makinan, mekanizazio prozesua hasi aurretik. Lerrokatzeko prozesuak bi urrats behar ditu: Geometria ezaugarritzea eta lerrokatzea. Trebetasun bikainak behar dira, eta denboraren kontsumoaz eta eskulanarenaz eta makinenaz gain, material falta izateko arriskua handia da. Prozesu hori automatizatzeko garatu den metodología bat aurkezten da artikulu honetan. Metodoa hau da funtsean: fotogrametría erabiltzea pieza landugabea ezaugarritzeko, lortutako emaitzak konparatzea eta lerrokadura egokia lortzeko CNC programa, eta estereogrametria erabiltzea lerrokadura egiaztatzeko eta beharrezko zuzenketak kalkulatzeko.