Altzairua
berotan/epeletan lautzeko prozesua tarteko tenperaturetan aplikatzen da, hain
zuzen ere deformazioa eta fase eraldaketa interakzioan egon daitezkeen tarte
batean. Azterketa honen helburu
nagusia izan da tenperatura tarte horretan altzairu bik duten portaera
analizatzea, deformazio baldintza desberdinetan. Industriako lautze prozesuaren berezko deformazio plastiko txikiak
simulatzeko, alderantzikapen ziklikoak dituzten deformazio txikien bihurdura
saiakuntza batzuk egin dira, iraganaldi bat baino gehiagotan. Aplikatutako ziklo termomekanikoak deformazio
ziklikoan aldagai hauekiko sentikortasuna analizatzeko asmoarekin diseinatu
dira: Altzairu mota, austenitaten
hasierako egoera, hozte abiadura eta deformazio tenperatura.
https://www.ceit.es/es/133-publicaciones-cientificas/4669-efecto-de-las-variables-de-proceso-en-el-comportamiento-mecanico-y-microestructural-durante-las-inversiones-ciclicas-de-la-deformacion