Fresaketa eragiketetako chatter maiztasunak eta bere puntu indartsuak erdi-diskretizazioko metodoa erabiliz aztertzen dira. Jakina da fresaketa prozesuak, parametrikoki sistema kitzikatuak direnak, teorikoki elkartuak daudela chatter maiztasun finituen barruan, zeintzuek oinarrizko maiztasun gisa direnak gehi ebakitzailearen pasoko maiztasunaren biderkatzaile oso bat (edo ebakitzailearen maizatsun ezaugarria), Floqueten teoriarekin bat etorrita [1]
Halere, chatter maiztasunekin erlazionatu ohi diren bibrazio maiztasun nagusiak ezkutuan daude infinitu harmonikoen artean. Lan honetan erakusten da nola maiztasun harmoniko indibidualei dagozkien anplitudeak modu sinplean zehaztu daitezkeen diskretizazio metodo hauen bidez lortutako Floqueten trantsizio matrizearen berezko bektoreen analisiaren bitartez, kostu konputazionala handitu gabe. Metodoa, halaber, modu desberdinen eta biraketa abiaduraren arteko interakzioak identifikatzen laguntzen duten maiztasun osagai nagusiak zehazteko erabili daiteke