Gaur egun, ohiko da infragorrien bitartezko analisirako tresnak erabiltzea material konposatuen proba ez suntsitzailea egiteko, industria sektore askotan. Kontakturik gabeko metodoa denez, gune handiak ikuskatu ditzake denbora tarte laburretan eta horregatik aurkitu daitezkee lan eta azterketa tekniko ugari eremu horretan. Teknikaz gero eta interés handiago dago, azken urteetan datuen analisirako gero eta ekipo eta tresna indartsuagoak daudelako. Benetako osagaien ikuskapenetan akatsak identifikatzen lagunduko duten ezagutzen oinarri bat ezartzeko, ikuskapenerako laginen diseinua eta fabrikazioa eta kontrolako akatsak sarri erabiltzen den estrategia dira.
Artikulu honetan turbina eolikoetako palen fabrikazioaren industrian aurkitu daitezkeen material konposatu eta konfigurazio desberdinez egindako ikuskapen eredu multzo baten analisia aztertzen da, termografia aktibo iragankorraren bitartez. Eredu horien diseinua eta fabrikazio azaltzen dira, non akats mota adierazgarri, pila konfigurazio eta fabrikazio konposatuko teknika desberdinak dauden. Erreferentziako laginak ondoren ikuskatzen dira, analisi termografiko aktiboko erreminten bitartez, eta lortutako emaitzak eztabaidatzen dira…