Egungo lehia eszenatokiak, non merkatuen eta negozioen globalizazioa ezaugarria den, gero eta beharrezkoagoa egiten du estrategia bereizle egonkorren alde egitea, haien artean teknologiak protagonismoa hartzen duelarik . Apustu honetan, enpresek aliatuak eta lankideak bilaten dituzte, garapen teknologikoan duten estrategia oinarritzeko, baina lankidetza ez da beti erraza izaten. Artikulu honetan lankidetzen arrakasta baldintzatzen duten alderdi eta faktore gakoen gaineko bibliografia berraztertzen da, eta sei dimentsioko panel bat ezartzen da azkenean, zeina Zentro Teknologiko baten eta Enpresa baten arteko lankidetzarako eredutzat hartzea gomendatzen baita.
Bukatzeko, artikuluak lankidetza eredu horretrako ezarri den diseinu kontzeptuala biltzen du, gaian adituak diren pertsona batzuek berrikusia eta baliozkotua.