Artezketako lana izan duten piezen gainazaleko akaberak sarritan markak izaten ditu uhinen maiztasun ezberdinengatik. Kasu batzuetan, hala ere, bibrazioaren iturria identifikatzea ez da erraza. Eragin gutxiko bibrazioek ere gainazaleko uhinak sortu ditzakete begiz ikusi ere ez direnak egiten kolpatze maiztasunak agertzen direlako. Artikulu honek fenomeno hau aurkezten du artezketa lanetan nahi ez den gainazaleko topografiaren jatorriaren prestatze prozesuko fenomeno bezala. Aztertu egin da fenomeno honen parametro dinamikoen eta prozesukoen efektua eta arazoa ebazteko prozedura bat aurkeztu da. Azkenik, metodologia horren eraginkortasuna frogatzen duen balioztatze esperimentala adierazten da.