Efektu birsortzaileak eragindako bibrazio autokitzikatuak, chatter izenez ezagutu ohi direnak, mekanizazio prozesuetako arazo nagusietako bat dira. Gainazalaren kalitatea eta elementu mekanikoen bizitza baliagarria eta ebaketa tresnena ere murrizten dute. Chatterra kentzeko tekniken ikerketa esperimentalak zailak dira benetako mekanizazio ingurune batean, kontrolatzen zailak diren parametroak (erremintaren higadura edo posizioaren mendeko malgutasun dinamikoa) erreproduzitzeko arazoengatik.
Lan honetan, hardware-in-the-loopeko simulagailu mekatronikoa proposatzen da (HIL) egitura malgu batean oinarrituta, ebaketa ortogonaleko chatterraren azterketa adimentsionala aztertzeko. Sistema honek egonkortasuneko edozein egoera erreproduzitzen du esperimentalki, egitura mekaniko lineal sinplea batean, laborategian, kontrol gailu aktiboen probarako eta optimizaziorako erabili ahal izateko. Horretarako, formulazio adimentsional bat hartzen da eta HILen erabilitako kontrolagailuaren eta eragingailuaren fase atzerapenarekin lotura duen atzerapena konpentsatzen da.