ESKATU INFORMAZIOA

 
ARTIKULU ZIENTIFIKOAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Kodiseinuko metodologia baten oinarriak adierazpen semantikoan oinarritzen diren makina-erreminten errendimendua hobetzeko

Kodiseinuko metodologia baten oinarriak adierazpen semantikoan oinarritzen diren makina-erreminten errendimendua hobetzeko

Diseinu prozesu baten kontzeptu garapenaren fasean aplikatzen diren diseinu metodoek diseinu soluzio alternatiboak sortzen laguntzen dute; modu horretan, produktuaren eskakizunen eta diseinuaren zehaztapenen arabera, hautaturiko diseinu-aukerak azter daitezke. Garrantzitsua da hori nola lortzen den; izan ere, diseinuaren arloko erabakiek zeresan handia dute kostuan eta produktuen fabrikazio gaitasunean. Makina-erremintako (ME) Europako industriaren agertoki nagusia enpresa txiki edo ertaina da, ME sail bereziak eta txikiak diseinatu eta ekoizten dituena; enpresa horiek munduko merkatuan lehiatzen dira eta hornitzaileekin eta makinaren amaierako erabiltzaileekin lankidetza estua dute.

Agertoki horretan, makina-erreminten fabrikatzaileek lankidetza estua izan behar dute beren osagaien hornitzaileekin eta amaierako erabiltzaileekin, diseinu soluzio eraginkorrak garatzeko. Artikuluan agertzen dira, industria aeroespazialean eta industria automotrizean arrakastarekin ezarri diren «lankidetzako diseinuaren metodoen» alderdi batzuk. Era berean, artikuluak «ezagutzan oinarrituriko» ikuspegia gomendatzen du, makina-erremintaren bizitzako fase guztietan ezagutza eskuratu, helarazi eta elkarbanatzeko aukerarekin, gaur egun ikuspegi hori batez ere kontzeptu diseinuaren fasean aplikatzen bada ere. Proposaturiko metodologia "kodiseinuaren ingurune" malguan oinarritzen da, ezagutzan oinarritzen den ingurunean. Metodologiari esker ezagutza hobeto erabiliko da, diseinuaren arloko erabakien ebaluazio birtual eta goiztiarra egin ahal izango da eta berdiseinu zikloak murriztuko dira.

ALDIZKARIA/HITZALDIA:

Journal of Computer Integrated Manufacturing

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000

ARTIKULU ERLAZIONATUAK

Ez dago artikulu erlazionaturik