Aluminio eta titaniozko egiturazko osagai aeronautikoen mekanizatzeak zailtasun handiak ditu bere ekoizpenean eskakizun geometriko eta dimentsionalak direla eta. Pieza mota horien mekanizatzean, distortsio arazoak ugariak izaten dira, batez ere materialeko hondar-tentsioak direla eta, baita mekanizatze prozesu beraren gainazaleko tentsioak sartzeagatik ere. Gaur egun ohikoa da zenbakizko ereduak aurkitzea elementu finitoen softwarean oinarrituta osagaiaren azken distortsioko kalkuluari aurre egiteko mekanizatzearen ostean. Kalkulu horiek mekanizatze prozesua aldatzea ahalbidetzen dute distortsiorik gabeko osagaiak lortzeko. Hala ere, eredu horiek mugak dituzte euren aplikagarritasun industrialari dagokionean erabilera konplexutasuna eta kalkulu denbora altuak direla eta. Lan honek mekanizatzea geruzaz geruza simulatzen duen eredu analitiko baten garapena azaltzen du, Layer Removal eraren antzera, mekanizatuko osagaien distortsioa aurresateko materiala kentzen den heinean. Aurkeztutako ereduak piezaren hasierako geometria gordina hartzen du kontuan, hondar-tentsioen profila eta mekanizatzean sartutako gainazaleko tentsioak. Erreminta hau sartu ostean, garatutako eredua eta doitasuneko terminoetan elementu finitoen zenbakizko ereduaren arteko konparaziozko bat aurkezten da. Lortutako emaitzek hemen aurkezten den soluzioaren onura garrantzitsuak islatzen dituzte, distortsioen arazoari aurre egiteko tresna industrial moduan duen potentziala erakutsiz.