Egonkortasun lobuluak tresnarik eraginkorrenetakoak dira mozketa-prozesuen produktibitatea hobetzeko chatterrak mugatzen dituenean. Lobulurik ezagunenak ohiko chatterrari edo Hopf adarkatzeei dagozkienak dira. Mozketa prozesu batzuetan, adibidez etendako torneaketan edo fresaketan, lobulu osagarriak agertzen dira periodoaren bikoizketaren chatterrarekin edo adarkatzearekin lotuta. Sistemak bibrazio modu nagusi bat baino gehiago duenean, aldaketa batzuk agertzen dira lobuluetan, moduen arteko interakzioaren eraginez.
Lobulu berri horiek agertzeko oinarrizko matematikak azaltzen dira artikulu honetan. Fenomeno hori maiztasun eremuan aztertzen bada, periodoaren bikoizketaren lobuluak edo alderantzizko lobuluak moduen arteko interakzioaren kasu berezitzat jo daitezke. Interakzioa erdi-diskretizazio metodoa (ED) eta maiztasun anitzekoa (MA) erabiliz aztertzen da.