Biraketa abiaduren aldaketa etengabeak chatterraren ezegonkortasuna ekiditeko bide bat ematen du, mekanizazio prozesu ezberdinetan. Artikulu honek denboraren eremurako eredu dinamiko bat aurkezten du; ereduak chatter izenez ezagutu ohi den bibrazioa simulatzen du alderik aldeko artezketa zentrugabean zehar, etengabe aldakorra den laneko biraketa abiaduraren edozein estrategiatarako. Kontuan hartuta makinaren dinamika eta prozesuaren efektu ez lineal nagusiak, errorea iragartzen da piezaren biribiltasunean artezketa ziklo osorako. Bukatzeko, emaitza esperimentalek eredua baliozkotu dute eta egiaztatu dute, baita ere, abiadura aldaketaren estrategia egokiek chatterra ekidin dezaketela eta laneko piezaren biribiltasuna eta zimurtasuna hobetu, bai alderik aldeko artezketa zentrogaberako bai ibitarte osorako.