Turbina eolikoaren palak funtsezko osagaietako bat da turbina eolikoaren sistema oso batean, sistemaren errendimendu orokorrean eragin garrantzitsua baitauka. Material konposatuetatik abiatuta fabrikatzen dira, matrize polimerikoekin, eta egungo fabrikazio prozesuek erabat eskuzkoak izaten jarraitzen dute eta akats mota asko eragiten dituzte. Horrenbestez, saiakuntza ez-suntsitzaileen teknikak (END) beharrezkoak dira, plaren gainazalaren eta barrualdearen gaineko informazioa ematen baitute.
Lan honetan ultrasoinuen, shearografiaren, termografiaren eta X izpiden bidezko TC teknikek antzemateko duten ahalmenak eta haien errendimendua analizatu dira, delaminazio akatsak dituzten turbina eolikoen palak ikuskatzeko. Helburu horrekin, E–glass / poliesterrez eta E-Glass / epoxiz fabrikatutako bi lagin egin dira, tefloizko hainbat txertorekin, eta aztertzen ari diren END teknikekin beharrezko ikuskapenak egin zaizkie. Bukatzeko, END teknika bakoitzaren eraginkortasuna aztertu da eta aplikazio horretarako dituzten ahalmenak konparatu dira elkarrekin.