Makina-erremintaren egituraren malgutasunarekin lotura duten chatter bibrazioek mugatzen dute goi erresistentziako fresaketa prozesuen produktibitatea. Horren irtenbideetako bat da egituraren moteltzea handiago izatea lortzea, bibrazioen motelgailuak erabiliz. Halere, makina horien portaera dinamikoa lan espazioan duten posizioaren arabera aldatzen da. Gainera, modu kritikoek desplazamenduko hainbat norabide dituzte. Horrenbestez, chatterra ezabatzeko, eragingailu biaxial aktibo bat garatu da. Lan honetan, kontrol estrategia posibleak aztertzen dira eta eragingailu biaxialaren proba esperimentalen emaitzak erakusten dira. Egonkortasuna asko handitu zen benetako artezketa eragiketetan.