Makina-erreminten zentroen hurrengo belaunaldiaren agendaren barruan, fabrikazio adimenduneko sistema birkonfiguragarrietarako erronka berriak daude. Lanerako akatsik gabeko piezak edukitzea eta justu garaiz ekoiztea dira kalitate handiagoko eta goi errendimenduko ekoizpena edukitzeko lortu beharreko helburuetako batzuk. Iraunkortasunak eskatzen du ikuspegi holistikoa edukitzea, fabrikazio adimendun malguari ez ezik produktu eta zerbitzuen jarduerei ere erantzuteko. Makinen arkitekturaren filosofía berri bat aurkeztuko da, honen moduko ezaugarriekin: prozesu hibridoak prozesuko ikuskapenarekin eta autokonponketarekin, funtzio bikainekin eta makina-erreminten zentro adimendunen hurrengo belaunaldiaren alderdi batzuei lotutako erronkekin.