Deformazioaren
itzulketa batek aldaketa eragiten du birkristaltze estatikoaren zinetikan. Hasieran, alderantzikapenak birkristaltze denbora
handitzen du, deformazio jaki batean maila máximo batera iritsita, eta berriro
murrizten da deformazio alderantzikatuak areagotzeko. Birkristaltzearen zinetikaren trantsizio hau tentsioagatiko
deformazioen trantsizioen eta trantsizio mikroestrukturalen parekoa den
deformazioko tarte batean garatzen da. Trantsizioa gainditzen duten deformazioetan, alderantzikapena
deformazioaren ardatzeko aldaketatzat jo daiteke. Halere, egileen ezagutzen arabera, ez dago formularik trantsizioan
materialak duen portaera deskribatzeko gai denik. Lan honetan deformazio baliokidearen kontzeptu bat planteatzen da,
deformazioaren alderantzikapenaren ondorioz gertatzen diren metaketa/disoluzio
azpiestrukturaleko prozesuetan oinarrituta. Formula honek ahalbidetzen du deformazioaren ibilbideak birkristaltze
ereduetan duen ondorioa sartzea.
https://www.scientific.net/MSF.715-716.643