ESKATU INFORMAZIOA

 
ARTIKULU ZIENTIFIKOAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Histeresi asimetrikoaren konpentsazioa eragingailu piezoelektrikoetan

Histeresi asimetrikoaren konpentsazioa eragingailu piezoelektrikoetan

Eragingailu piezoelektrikoak ultradoitasunezko aplikazioetan erabiltzearen abantailak efektu ez-linealek eraginda egon ohi dira sarritan, bereziki histeresiak eraginda, zeinak posizionamenduan eragingailuaren ibiltartearen %15era arteko zalantzak sortu baititzake. Ereduetan oinarritutako konpentsazio estrategiak, sarritan, mugapen hori gainditzeko eta doitasun dinamiko hobea lortzeko agintzen dira. Halere, horrek  identifikatzeko eta inplementatzeko zailtasun handiago dakar, bereziki histeresia asimetrikoa denean, material piezozeramiko gogorretan izan ohi den moduan. Hori da, beraz, ordaindu beharreko prezioa. Artikulu honetan konpentsaziorako estrategia berri bat proposatzen da, ideia hauetan oinarrituta: (i) histeresia beste efektu dinamiko batzuetatik aparte dagoen zerbait da eta (ii) histeresi asimetrikoa tratatzeko eredu sinplifikatu berri bat formulatuko da, operadore lineal bat ohiko histeresi ereduetan aplikatuta. Konpentsazio estrategiaren aurrekari teorikoak garatu ondoren, esperimentalki frogatzen da histeresia konpentsatzeko metodo  berriarekin doitasuna hobetu egiten dela.

ALDIZKARIA/HITZALDIA:

Mechanical Systems and Signal Processing

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000