ESKATU INFORMAZIOA

 
ARTIKULU ZIENTIFIKOAK

Gure artikulu zientifiko, tesiak, metodoak, memoriak eta zabalkunde teknologikoa.

EGILEAK:

Artezketa bidezko testurizatzea marruskadurako propietateak hobetzeko osagai industrialetan

Artezketa bidezko testurizatzea marruskadurako propietateak hobetzeko osagai industrialetan

Marruskadurak makinaria eta garraioan daukan kostu ekonomiko eta ingurumenekoa oso deigarria da, makina-erremintan eragindako handienetakoa izanez. Sektore honetan, gida eta gurdien arteko desplazamenduek sortzen duten marruskadurak guztiz eragiten die mugimenduei, eta horrek doikuntza, kontsumo energetiko eta osagaien desgastea dakar. Testurizatzea marruskadura murrizteko tresna baliagarria dela frogatu da. Testurizatze tekniken artean “floreteatzea” eta errasketatzea daude, biak eskuzko prozesuak eta garestiak, piezaren azken akabera langilearen araberakoa dena. Laser bidezko testurizatzea bezalako beste teknika batzuk prozedura eraginkorra eta zehatza dira baina baita garestiak eta pieza handietan ez aplikagarriak ere. Erronka nagusienetako bat ehundura horiek modu errepikakorrean eta ekonomikoki bideragarrian egitean datza. Lan honetan diamantatzeko teknika berri bat aurkezten da testura ezberdinak sortzea ahalbidetzen duena artezketaren bidez, geometria eta horren banaketa kontrolatuz. Teknika horrek pieza handietan testurak sortzea ahalbidetzen du, hala nola, makina-erreminta gidak eta baita modu errepikakorrean egitea eta aurretik artezketa egin den makina berean egitea, horrek denbora eta kostuen murrizketa suposatzen du. Teknika hau proba tribologikoen bitartez balioztatu da eskuzko teknikekin baino marruzkadura koefiziente txikiagoak lortuz.

ALDIZKARIA/HITZALDIA:

22 CMH. Congreso de Fabricación Avanzada y Máquina-Herramienta

INFORMAZIO GEHIAGORENTZAT JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

(34)943 748 000

ARTIKULU ERLAZIONATUAK

Ez dago artikulu erlazionaturik