Artikulu honetan biraketa abiaduraren aldaketa etengabearen teknikak (CSSV) fresaketa prozesuan chatterra kentzeko estrategia gisa duen efektibitatea ikertzen da. Asmo horretarako, azterketa bikoitza egin zen: alde batetik, simulazio analisi bat, eta, bestetik, proba esperimentalak.
Hasteko, erdi-diskretizazio metodoa n moduko sistemetara zabaldu da, edozein norabide espazialetan, eta aldatu egin da uhin forma desberdineko ardatz abiaduraren aldaketarekin lotura duten simulazio gaitasunak txertatzeko. Proposatzen da egonkortasun mapa mota berri bat anplitude eta maiztasun aldaketa desberdinetarako, mekanizazioan zehar parametroen aukeraketa optimizatzeko. Bukatzeko, CSSVren teknikaren efektibitatea egiaztatu da, proba esperimentalen bitartez.