Fresaketan chatterraren egonkortasunaren mugak kalkulatzeko egungo metodoek ez dituzte kontuan hartzen helizearen angeluaren eragina eta haren ondorioz gertatzen diren indarrean fase atzerapena, fresaren hainbat ataletan agertzen direnena. Budak eta Altintas multimaiztasun soluzioa zabaldu egiten da helizearen eragin hori biltzeko, eta emaitzak erdi-diskretizazioaren eta saiakuntzen emaitzekin alderatzen dira.
Ondorio gisa, helizeak eragin garrantzitsua du lobulu erantsien eremuetan (lobulu alderantzikatuak), eta lobulu tradizionaletan, berriz, apenas du eraginik. Lobulu alderantzikatuak kurba itxi bilakatzen dira, lerro horizontalek bananduta, eta ebakidura sakonera helizearen pasaeraren multiplo baten berdina da.