Kontrol ingeniaritzan dezenteko garrantzia izan dute beti akatsak antzeman eta diagnostikatzeko sistema automatikoek; izan ere, eragin positiboa dute, produktuaren segurtasun eta kalitate handiagoa bermatuz makinen egoeraren monitorizatzearen eta mantentze lanen arloko aplikazioetan. Akatsak modu automatikoan antzeman eta diagnostikatzeko sistemak ezartzea erronka izan da beti makina birakarietan. Artikulu honetan estrategia baten garapena aurkezten dugu, zerbitzu astuneko fresagailu baten ardatz hariztatuaren kabezalean errodamendu akastunak antzeman eta diagnostikatzeko; bai eta benetako makina batean estrategia horren ezarpena ere.
Hasteko, makina-erremintetako ardatz hariztatuen kabezaleko boladun errodamenduetan akatsak antzemateko metodo aurreratuen arteko konparazio azterketa bat aurkezten dugu. Gero, diagnostiko automatikoko bi prozedura konparatzen dira: sailkatzaile zehaztugabe bat eta neurona sare bat, ezarpenaren inguruko gaiez arduratzeko: aurretiko ezagutzaren erabilera, kalkuluaren kostua eta erabakiak hartzeko prozesua. Erronka ez da soilik automatikoki diagnostikatzeko gai izatea, neurturiko seinaleak alde batera utzita prozesua orokortzea ere bai. Bi ekintza burutzen dira, aplikazioaren helburua nolabait ere orokortzea lortzeko: seinale normalizatuak erabiltzea eta Basis Pursuit funtzioa ateratzeko prozedura aztertzea (Oinarriaren Bilaketa). Azkenik, fresaketako benetako makina-erreminta batean monitorizazio automatikoko sistemaren ezarpena aurkezten da.