Higatutako palen geometria ez dira geometria
nominalaren berdinak. Zenbakizko kontroleko
erremintaren ibilbidearen kalkuluari buruzko azterketak edo etengabeko fusioko
kontro prozesuei buruzkoak konponketa prozesu on bat sortzeko gehien erabiltzen
diren ikuspegietako batzuk dira. Halere, parámetro berberak
erabiltzen dituzte zati guztietarako, nahiz eta portaera termikoak desberdinak
izan lodiera desberdintasuna dela-eta. Artikulu honek
laser bidezko estaldurarako metodologia berritzailea aurkezten du, prozesuko
parametro optimoak lortzeko, kontuan izanda piezaren benetako geometria, eta
paletan piezatik piezarako aldaketa konpontzeko arazoari irtenbide bakarra
emateko.
Soluzio hau bakarrik edo jarraipen eta kontrol teknikekin konbinatuta
inplementatu daiteke. Laserraren potentzia izan zen
pala batean nominalaren ez den zabalera bat aldatu eta egokitzen utzi zuen
prozesuko parametro efektiboena. Hainbat zabaleratan mekanizatutako horma meheetan laserraren potentzia
aldatzean lortutako zabaleraren azterketak erakutsi zuen MetcoClad718 eta
Ti6Al4Veko estalduraren zabaleraren portaerak hiru fase zituela. Datu esperimentalak programatutako gaindimentsioekin konparatu ondoren
posible izan zen zabalera aldakorretarako eskatzen den potentzia erlazionatzen
zuten ekuazioak zehaztea. Emaitzek erakusten dutenez, ez
da beharrezkoa sarrerako potentzia nominala ezagutzea geometria aldakorrak
dituzten palen muturrak konpontzeko. Eskatutako
potentzia metodologiako ekuazioetatik lortzen da zuzenean. Proposatutako metodologiaren errendimendua balidatzeko, MetcoClad718ko
pala mekanizatuak laser bidez estali ziren eta Ti6Al4V konpresoren palak
konpondu ziren. Zabalera esperimentalek eta
programatutakoek bat etortzea lortu zen.