Makina-erremintaren egituratik datozen bibrazio autoeszitatuak edo chatterrak mugapen handia dira fresaketa astuneko eragiketetarako. Motelgailu pasiboak eta aktiboak gehitu daitezke produktibitatea areagotzeko. Halere, motelgailu horiek behar duten prezioa eta espazioa eragozpen handiak dira industrian erabiltzeko. Lan honetan makina-erremintaren eragingailu beraiek erabiltzen dira bibrazioa ezabatzeko, erremintaren erdiko puntutik hurbil kokatutako kanpo azelerometro baten laguntzarekin. Batez besteko azelerazioa kontroleko begizta gehigarri batekin atzera elikatzen da. Frogatu denez, chatteraren egonkortasun muga asko handitzen da fresatzeko makina handi batean.